Centros y Servicios de Drogodependencias - Directorio de Entidades

Drogetako Erakunde,
Programa, Zerbitzu eta Zentroen
Direktorioa

Zer da Direktorioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Drogamenpekotasunen Erakunde, Zentro eta Zerbitzuen Direktorio Elektronikoa sortzeko izan den helburu nagusia droga eta drogamenpekotasun gaietan diharduten erakunde eta zentroei buruzko informazioa bildu eta gai honetan interesa duten pertsona guztiei eskaintzea izan da.

Direktorioan datuen Kontsulta egiteko modua

Erakunde, zentro edo zentro bakoitzari dagokion fitxan, hari dagozkion datu orokorrak (izena, harremanetarako datuak, arduraduna eta abar), eta hark bere ardurapean hartzen dituen gizarte taldeen eta eskaintzen duen jardueraren deskribapena dago jasota. Erakunde baten fitxa agerira ateratzen denean, hartatik zuzenean sar daiteke haren mendeko zentro edo zerbitzuen fitxetara; eta, era berean, zentro edo zerbitzu baten fitxa agerira ateratzen denean, handik zuzenean sar daiteke bera mendean duen erakundearen fitxara.

Aurkibideko datuetarako sarbidea librea da; bilaketa sistemari buruz zalantzarik baldin bada, laguntza atala kontsulta daiteke.

Direktorioan datuak sartzeko modua

Direktorio honek etengabe berrituz doan informazio iturburu izateko asmoa du, gainera, horretarako erakunde guztiek parte hartzen dutelarik. Horregatik, bada, Interneten argitalpen elektroniko bat egitea erabaki da, erakunde bakoitzak berari edo bere zentro edo zerbitzuei dagozkien datuak aldatu edo zabaldu nahi baditu, erakunde bakoitzak beretzat izango duen pasahitz ezkutu baten bidez egin ahal izan dezan.

Zure iritzian Direktorio honetan egon beharko bazenu, eta ez bazaude, jar zaitez, arren, gurekin harremanetan helbide honetan

DDZ Drogamendekotasunei buruzko Dokumentazio Zentroa
Harremanetarako arduraduna: Arantxa Mendieta
Etxague Jenerala 10, behea
20003 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 423656
Fax. 943 293007
Email. info@directoriodroga.net